Odola sarritan eman duten herritarrak omenduko dituzte gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 21a, 02:00

Gipuzkoako odol emaileen elkarteak odola sarritan eman duten herritarrak omenduko ditu gaur, Orion egingo den ekitaldian. Hernanitik honako hauek izango dira omenduko dituzten herritarrak: 25 aldiz odola eman duten, Izaskun Aginaga, Magdalena Agustin, Mertxe Aizkibel, Edorta Aizpurua, Jose Ramon Arteaga, Emilio Campos, Jose Luis Gastesi, Jose Mª Gonzalez, Jose Robles, Anizio Rodrigez, Mª Antonia Saez, Jose Miguel Ugalde eta Jose Eusebio Lizarazu; 50 aldiz odola eman duten, Pablo Arruarte, Juan Carlos Garcia, Manuel Irastorza, Angel Mateos, eta Antonio Moreno; eta 60 aldiz odola eman duen Kontxi Irazu. Jakinarazi dute Oriora joateko autobusa 11:15etan aterako dela Atsegindegitik, eta Urnietara joateko autobusa hartzen den tokian egin dute zita, 11:10etan. Orion ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, odol emaileen topaketarekin. Eguerdiko 13:00etan, Meza izango da Orioko San Nikolas parrokian eta ondoren intsignia eta diplomak banatuko dituzte; eguerdiko 14:30etan, Balea Hotelean bazkalduko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!