Hernanik 1
Aretxabaletak 1
Hernanik, Gorengo mailan, atzo bana berdindu zuen Aretxabaletaren kontra jokatutako partiduan. Partidu nahasia izan zen, arbitroak hiru jokalari kaleratu baitzituen: Aretxabaletako bi eta Hernaniko bat. Kaleratze hauen ondoren Hernani Aretxabaleta baino jokalari bat gehiagorekin aritu zen, baina taldeko arduradunek azaldutakoaren arabera, Hernanik ez zuen asmatu abantaila egoera hau aprobetxatzen.
Aretxabaletak erakutsi zuen talde sendoa duela eta sailkapeneko goiko postuetan ibili litekeela.
Hernaniko gola Aritz Lujanbiok sartu zuen, bigarren zati hasieran, penaltiz.
Hernanik azken bi jardunaldietan puntu bakarra lortu du eta datorren astean Euskaldunaren kontra irabaztea komeni zaio, sailkapenean gora egin nahi badu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!