Haizea lentzeria-kortseteriak eta Aurki eskulan dendak erakusketa jarriko dute Biteri kultur etxean, bihartik urriaren 31ra, dendetan bertako ikastaroetan egindako lanekin. Bi dendetan ikastaroak egiten dituzte urtean zehar, eta ikasleek egindako lanak dira erakusketan jarriko dutenaren oinarria. Haizean, punto kruza, gantxiloak, bolilloak eta abar luze bat egiten dituzte; Aurkin berriz, oinarri desberdinetan (kristala, egurra, igeltsua...) dekorazioa, muebleen dekorazioa eta redekorazioa eta abar luze bat lantzen dituzte, eta Peio Goellorekin oleoa, marrazkiak..., horiek guztiak ikusteko aukera izango da gaur. Ikastaroak aukeran Bai Aurkin eta bai Haizean gustora daude ikastaroek duten arrakastarekin. Horrelako ikastaroek jaitsiera bat izan badute ere, beraiek nahiko ondo dabiltzala esan digute Aurkiko Mari Cruz Muguruzak eta Haizeako Karmele Mujikak. Mari Cruzek azpimarratu du umeentzako ikastaroa ere izan dutela aurten eta arrakasta haundia izan duela. Karmelek Kronikari nabarmendu dio, bere ikastaroetan iaz baino jende gehiagok eman duela izena eta gustora agertu da. Inork batean nahiz bestean erakusten duten lantegirik ikasi nahiko balu, dendan bertan eman lezake izena.
Lanak enkarguz
Aurkin nahiz Haizean, enkarguz lan asko egiten dute Kronikari esan diotenez. Argazkiak punto kruzean, toailak, kortinak, koadroak, dekoratutako muebleak, bestelako dekorazioak... berak egiten dizkiote eskatzen duenari.
Iñaki Jorge Martinen lanak
Erakusketa honetan Martutenen espetxeratua dagoen Iñaki Jorge Martinen bi koadro ere egongo dira ikusgai.