ENARA Agirrezabalak, CD Hernaniko atletak, 8garren egin zuen kadete mailan, luzera jauzian, asteburuan Murtzian jokatutako Espainiako Txapelketan. 4 m. eta 92 cm-ko jauzia egin zuen. Egindako jauzia bere marka pertsonaletik nahiko urruti dago, baina azpimarratu behar da uda aurretik jokatzekoa zen txapelketa, udazkenera atzeratzeak ere izan duela bere eragina, atleta asko hotzean harrapatu baititu Espainiako Txapelketak.
300 metrotan, Enara Agirrezabalak 12garren postua lortu zuen, 43,36 segunduko denborarekin. Atleta gaztea pozik agertu da lortutako emaitzekin. Jubenil mailako denboraldiari hasiera emango dio orain, eta neguan izango diren pista estaliko frogak prestatzeari ekingo dio, buru belarri.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!