Emakume etorkinen inguruko argazki erakusketarekin bukatuko da gaur Kulturarteko astea

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 21a, 02:00

EMAKUME etorkinen inguruko erakusketa ikusteko aukera izango da gaur ere, AMHER elkarteak antolatutako Kulturarteko astearen barruan. Jarritako erakusketan, Hernanin eta inguruan bizi diren emakumeen erretratuak eta haien testigantzak biltzen dira, emakume etorkina bizilaguna titulua duten panelen bidez. Erakusketa honekin bukatuko da emakume etorkinen errealitatean sakondu nahi izan duen Kulturarteko astea. Erakusketa 12:00etatik 14:30etara ikusi ahal izango da, Plaza Berrin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!