Emakumezkoen ligan, Hernani garaipenak bata bestearen atzetik lortzen ari da. Larunbatean Orioko taldearen kontrako partidua ere irabazi egin zuen, 0 eta 7. Jon Zabaleta entrenatzaileak azaldutakoaren
arabera, Hernanik denboraldiko partidurik dotoreena jokatu zuen atzo. Hernaniri 3
partidu besterik ez zaizkio falta igoera fasean sartzeko, eta bigarren doan Zestoari tarte haundia ateratzen dio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!