Angel Unzuren emanaldia asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 21a, 02:00

ANGEL Unzu musikari eta gitarrajolearen kontzertua izango da asteazkenean, Hernaniko Musika Eskola Publikoak hilero antolatzen dituen emanaldien barruan. Angel Unzu maila haundiko musikaria da eta elkarlanean aritu da, Jabier Muguruza, Benito Lertxundi, Iñaki Salvador eta beste hainbat musikarirekin. Horrez gain, bakarkako bi disko ere baditu. Emanaldian 8 pieza joko ditu. Emanaldia asteazkenean, arratsaldeko 19:30etan izango da, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!