Eizagirrek 19garren garaipena jarraian

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 4a, 01:00

Jon Eizagirre erremontista beteranoak berriz ere irabazi egin zuen atzo, Urrizarekin batera, Bitoria eta Etxeberriaren kontra, 37-40. Zarauztarrak Urrutia eta Aizpururen marka berdindu du dagoeneko eta orain Kalonjeren markaren bila dijoa (21 garaipen jarraian). Atzoko garaipena ez zen gutxi kostea izan. Eizagirrek bukaera xamarrean egindako tantoei eta jasotako erreboteei esker lortu zuten garaipena Urrizak eta biek. Gaur ere jaialdia izango da, 16:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!