Tripa bete goxoki, txokolate eta jolas, atzo Osiñagan

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 21a, 02:00

osiñagan atzo bertako haur eta gaztetxoak izan ziren protagonista, haientzako bereziki jokoak eta merienda prestatu baitzuen auzo elkarteak, Arriatsu eskolan. Ume mordoxka elkartu zen eta globoak lehertzen, lokotx biltzen eta sokatiran aritu ziren. Bukatzeko nahi adina goxoki eta txokolate izan zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!