Mutilek Aretxabaleta hartuko dute gaur Zubipen eta neskak Oriora dijoaz lider

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 20a, 02:00

Hernaniko lehen bi taldeek zita garrantzitsuak dituzte gaur Hernanin eta Orion. Gorengo mailako taldeak Aretxabaleta hartuko du Zubipen, arratsaldeko 16:30etan. Azken jardunaldian, ligako lehen porrota izan zuten zuriberdeek eta gaur etxeko hiru puntuak behar dituzte goiko postu horietan jarraitzeko. Hernaniarrak hirugarren dijoaz eta Aretxabaleta bera da bigarren dijoan taldea, puntu bakarrera. Gaur, bi taldeetako batek irabazten badu bigarren postuan jarriko litzateke. Gorengo mailan liderra Ordizia da, eta hernaniarrei komeni zaie puntuak hirunaka eranstea, sailkapenean zulo haundiegirik ez irekitzeko.

Liderra Oriora
Emakumezkoen Ligan hernaniarrak aurkaririk gabe dabiltza eta poliki-poliki sendotzen ari dira lehen postu horretan. Gaur, Orioko taldearen aurka jokatu beharko dute Orion, 19:00etan, eta ondo izatera irabazteko aukera asko dute zuriberdeek. Dagoeneko bost puntuko aldea ateratzen dio Hernanik bigarren den Zestoari eta gaur etxetik kanpora, puntuatzeak garrantzia haundia du, irabazi nahiz berdindu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!