Garaipena buruan, Hernanik Oviedon jokatuko du bihar

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 20a, 02:00

Hernani eta Oviedok jokatuko dute bihar, ligako bigarren partidua, Oviedon. Hernaniarrak garaipenaren bila joango dira, baina aurrean talde sendoa izango dute, ligako lehen partidua Cornellari 31-17 irabazi diona. Liga hasiera honetan ikusten da talde bakoitzaren maila, talde asko indartzen baitira lehen mailara igotzeko helburuarekin. Oviedok zer maila izango duen ez dakite, baina iaz irabazi egin zuen Hernanik Asturiasen. Lehengo asteburuan galduta, hernaniarrek garaipen gosea eramango dute, eta iaz adinako denboraldia egiteko gauza direla erakutsi nahiko dute. www.hernanirugby.com web orrian irakurri litekeen moduan ´azeleradorea zapaldu eta galdutako normaltasun horren bila jo beharko dugu, gehiegi edo batere itxoin gabe (...) guk, atzo etxean galdutako 4 puntuak Oviedon berreskuratu behar ditugu, bestela ... latza izango da denboraldia`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!