Gaur Urdiainen perretxikoak bildu eta bihar Plaza Berrin jan

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 20a, 02:00

MIKOLOGIA jardunaldien barruan gaur Urdiainera irteera egitekoak dira Urretxa mikologia elkarteko kideak, 10 eta 15 urte arteko gazteekin. Bertan goiz pasa egin ondoren, eguerdi aldera iritsiko dira Hernanira. Bihar, bildutako perretxikoen erakusketa izango da Plaza Berrin. Eguerdiko 12:30etan, perretxikoak probatzeko aukera izango da eta perretxikoei buruzko informazioa eskuratzeko ere bai.

Ostegunean hitzaldia
Mikologia jardunaldien barruan, Antton Melendezek perretxiko pozointsuei buruzko hitzaldia eman zuen ostegunean, proiekzio baten bidez perretxikoei buruzko hainbat xehetasun azaldu zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!