‘Txanogorritxo eta marrubi zaporeko gaztainak’ antzerkia gaur umeentzat

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 20a, 02:00

haurrek ere antzerkiaz gozatzeko aukera izango dute gaur, Glu Glu Producciones-en Txanogorritxu eta marrubi zaporeko gaztainak antzezlanarekin. Antzezlana txanogorritxoren ipuin klasikoa da, baina moldaketa batzuk ditu. Txanogorritxo amona bisitatzera dijoala, basoan marrubi zaporeko gaztainak bilatzeari ekingo dio, basoko jakirik gozoenaren bila. Antzerkia ilobei ipuinak kontatzen dizkieten aiton-amonei omenaldia ere bada. Antzezlana goizeko 11:00etan izango da, Biterin. Sarrerak goizeko 10:15etan hasiko dira saltzen eta 1,50 euro kostatzen da bakoitza.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!