atzo bukatu zen antzerki zikloa Glu Glu producciones-en Ama quiero ser lehendakari antzezlanarekin. Egun hautean 460 herritar pasa dira Biteriko areto nagusitik, eta dudarik gabe, sarrera salmenta aldetik, arrakasta gehien lortu duen antzezlana atzokoa izan zen. Izan ere, astelehenean, sarrerak saltzen jarri ziren aurreneko egunean, antzerki honetarako 171 txartelak bukatu egin ziren. Eta kolak ere ez ziren nola nahikoak izan, astelehen iluntzean Biteriko pasilloaren zati luze bat hartu baitzuen jende iladak.
Beste antzerkiek ere harrera ona izan zuten, asteleheneko Bota patsa! antzezlanera 144 pertsona joan ziren, eta astearteko Eguneko menua antzerkira 151 joan ziren.
Antzerki zikloa urtean bitan izaten da Biterin. Udazkenekoa urria edo azaroa aldera izaten da; eta udaberrikoa martxo apirila aldera. Ziklo bakoitzean hiru bat antzezlan izaten dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!