Hernaniko Ezker Batuak Michelingo Enpresa Komiteak antolatu duen manifestazioa babestu du

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 20a, 02:00

Manifestazioa deitua dago gaur, arratsaldeko 18:00etan, Lasarte-Orian eta Hernaniko Ezker Batua-Berdeak alderdiak babestu egin du, Kronikara bidalitako prentsa ohar batean azpimarratu dutenez. Michelingo Enpresa Komiteak antolatutako manifestazioa, gaur, arratsaldeko 18:00etan aterako da Lasarte-Oriatik eta Ezker Batua-Berdeak-ek dei egin die hernaniarrei bertara joateko. Manifestazio honek erantzun egin nahi dio enpresako zuzendaritzak azaldutako asmoei: Michelingo 400 lanpostu kendu eta plantila erdira jaistea, eta horrez gain, 163 gazte Michelingo beste fabriketan birkolokatzea ´horrek sortzen duen kezkarekin`. Horrez gain, multinazionalak azpikontratatutako enpresetan izango diren murrizketak ere azpimarratu ditu EB-Berdeakek. Ezker Batua-Berdeakek gaitzetsi egin du Michelinek hartu nahi duen neurri hau, ´eskualdeko produkzio sarean kolpe gogorra izango baita`. Langileei elkartasuna adierazi die, eta ´fabrika desegitearen aurkako beren borrokan` babesa azaldu die.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!