Emakume etorkinen testigantzak biltzen dituen erakusketa, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 20a, 02:00

AMHER elkarteak antolatutako Kulturarteko asteari amaiera emango dio gaur eta bihar Plaza Berrin izango den erakusketak. Bertan emakume etorkinen testigantzak biltzen dira. 12:00etatik 14:30etara ikusi ahal izango da.

Ostegunean hitzaldia Ostegunean, Trinidad Vicente soziologo adituak emakume etorkinen egoera aztertu zuen. Hitzaldian gizarteak emakume etorkinetaz duen irudia aztertu zuen. Besteak beste, esan zuen, pentsatzen dela emakume etorkinak orain hasi direla haien lurraldeak uzten, senarrak migratu ondoren haiekin elkartzeko. Esan zuen migratzeko arrazoiak anitzak direla, eta emakume etorkinek badituztela beren proiektu pertsonalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!