Igandean Nafarroa Oinez izango da Vianan, eta Dobera euskara elkarteak antolatutako autobuserako plazak bukatu dira. Hala ere, jakinarazi dute Lasarteko Ttakun elkarteak antolatutako autobusean badagoela lekua. Lasartetik abiatuko den autobus honetarako txartelak eskuratzeko Ttakun elkarteak Geltoki kaleko 4 zenbakian duen bulegora joan behar da. Bihar Lasarteko Jalgi tabernan ere eskuratu ahal izango dira txartelak.