GIPUZKOAKO odol emaileen elkarteak igandean, odola sarritan ematen duten pertsonei errekonozimendua egingo die, eta tartean 19 hernaniar izango dira.
Urtero egiten dute odol emaileen topaketa hau eta aurten Orion egitea egokitu da. Honakoa dute egitaraua: goizeko 12:00etan Orioko plazan bildu eta 13:00etan San Nikolas parrokira joango dira, mezetara. Segidan, intsigniak eta diplomak banatuko zaizkie omenduei. 14:30etan bazkaltzeko bilduko dira, Balea Hotelean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!