JAIALDI Multikulturala izango da gaur, Atsegindegin, AMHERek antolatutako Kulturarteko astearen barruan. Atsegindegin arratsalde pasa atsegina egiteko aukera izango da, betan izango baitira txokolatada, joku kooperatiboak, ipuin kontalariak eta dantza latino eta arabeak. Arratsaldeko 17:00etan hasita.
Kulturarteko asteari amaiera emateko bihar eta igandean, emakume etorkinen testigantzak biltzen dituen erakusketa jarriko dute Plaza Berrin, 12:00etatik 14:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!