‘Ama quiero ser lehendakari’ antzerkiak emango dio amaiera zikloari

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 19a, 02:00

GAUR bukatuko da antzerki zikloa Ama quiero ser lehendakari antzezlanarekin. Antzerkiak sekulako harrera izan du, sarrerak saltzen jarri eta lehendabiziko egunean bukatu baitziren guztiak. Beraz, gaur kola egin zuten haiek izango dute aukera antzerkia ikusteko. Komedia hau Glu Glu Producciones-ek sortu du eta bertan kontatzen da, bazkari baten bueltan, famili bateko seme-alabek lehendakari izateko bidean, nola beren burua herriko alkatetzarako aurkezten duten. Gaur arratsaldeko 20:00etan, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!