Asteartero ipuinak hartu eta umeei kontatuko dizkie Miriam Mendozak, liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 19a, 02:00

DUELA gutxi ekimen berri batekin hasi dira liburutegian, Irakurketa txokoa izena duena. Ekimen hau Miriam Mendozak gidatzen du, asteartero ipui mordoxka bat hartzen du liburutegitik eta gerturatzen diren haurrei kontatu egiten dizkie. Ipui kontatzen arratsaldeko 17:30etan hasten da, eta ordu beteko saioa izaten da. Miriam Mendozak azaldutakoaren arabera, pare bat urte zeramazkien Zarautzen ipuinak kontatzen eta izandako harrera ona ikusita Hernanitik deitu zioten bertako liburutegian ere ipuinak kontatzen aritzeko. Hasieran haur gutxi, baina gero eta gehiago gerturatzen ari zaizkiola kontatu digu: ´Hasierako saioetan 4-5 haur etorri ziren, baina azken saioan 12 bat izan ziren. Ez dugu saio hau inon iragarri eta ahoz aho funtzionatu du`. Ipuin klase ezberdinengatik eta hauen arrakastagatik galdetuta honakoa dio: ´ez dago ipuin arrakastatsurik ipuiak nola kontatzen diren da garrantzitsuena`. Horrez gain, beste hainbat truko ere kontatu dizkigu, haurren arreta bereganatzeko: ´ipuina kontatu aurretik asmakizuna botatzen dut eta asmatzen dutenean, orduan, kontatzen diet ipuina, irabazi egin behar dute. Hori bai denak euskaraz kontatzen ditut`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!