Joan den irailaren 26an, eta korreo zertifatu bidez, C.R.Eko lehendakariari karta bat bidali nion, nere karta bati erantzunez hedabideetan hilaren 21ean, idatzi zuen kartari erantzuteko. Uste dut denbora nahikoa izan duela nik idatzitako karta horri erantzuteko, eta oraindik ere ez dakit ezer. Sentsazioa dut, isiltasuna aukeratu duela erantzuntzat. Uste dut hori ez dela ezer argitzeko modurik egokiena, eta horregatik, isiltasunaren aurrean, bidali nion karta horri publizitatea egitea erabaki dut. Ia gai honen inguruan galdera egiten didaten hernaniar guztien zalantzak argitzeko balio duen: ´CRE-ko lehendakari jauna. Zure kartan (irailaren 21ekoan) egiten didazun gonbitea aprobetxatu dut zurekin harremanetan jartzeko, bai telefonoz edo Landarera gerturatuta, sarkasmoarekin esaten zenuen bezala ´non suposatzen dugu bidea ezaguna egingo zaizun`; gusto txarreko broma. Asko harritzen nau esateak ´errugbiaren hasiera zen egun haietan parte hartu zenuen oso gaztetatik`. Beste hau ere badiozu ´gure klubaren historiaren zati hau argitu nahi genuke, guretzako berria dena` edo ´C.R.Eko sorreran bizitako gertakari berezia`. Horiek izan dira zurekin modu honetan harremanetan jartzera eraman nauten arrazoiak. Susmoa dut nire karta erantzun aurretik, gaizki informatu zaituztela edo artxiboan ez dituzula behar zenituen datuak bilatu. Gaiaren inguruko zure ezagutza osatzeko, 1965eko irailaren 16an Gipuzkoako Gobernazioan aurkeztutako karta bidaltzen dizut, kluba sortzeko baimena eskatzen duena. Bertan argi eta garbi agertzen da karta jaso zen data, baita Gipuzkoako Errugbi Federazioaren abala ere. Hau da, hain zuzen ere, gaur egun zuk zuzentzen duzun kluba sortzeko oinarriak jarri zituen testua. Ikusiko duzun moduan, fotokopiaren behekaldean, dedikatoria bat dago honakoa esaten duena: Hernaniko Errugbi Taldeak, bere 25garren urteurrenean Juan Gili eskerrak emanez. Hernani 1990ko abenduan (diploma egun haietan eman zidaten).`
Juan Gil Fernandez (*Erredakzioan euskeratua)