Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak gainditu du lehenengo eskailera maila eta bigarren fasea datorren larunbatean hasiko da, final-laurdenetan. Guztira 30 bertsolari ariko dira kantuan: lehen fasetik sailkatutako 23 bertsolariak eta aurreko Gipuzkoako Txapelketako zazpi finalista. Hernaniko bertso eskolak partaidetza haundia izango du final-laurdenetan ere, zortzi parte hartzailerekin. Hernaniarrak hiru izango dira: Iñaki Zelaia, Unai Agirre eta Joxe Luix Urdangarin. Bertso eskolako gainerako bost kideak dira: Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Agin Rezola, Beñat Gaztelumendi eta Josu Oiartzabal.
Hemezortzi aurrera
Datorren larunbatean hasiko dira final-laurdenak eta larunbat-igandetan jokatuko dira bost saioak: Azkoiti, Irun, Eibar, Zumaia eta Tolosan. Enbutua pixka bat gehiago estutuko da orain, eta final-laurdenetan dauden 30 bertsolarietatik 18k lortuko dute finalaurrekoetarako txartela. Bertsolari inguruan esaten den moduan ´bertsotan eginez gero, aurrera`, baina egin, egin egin behar.
FINAL LAURDENAK
Urriak 20
Azkoiti. Baztartxo
antzokia 18:00etan: Iñaki Gurrutxaga, Jexux Mari Irazu, Xabier Sukia, Agin Rezola, Unai Agirre eta Joxe Munduate.
Urriak 21
Irun. Amaia antzokia 17:00etan: Jon Martin, Uxue Alberdi, Iñigo Izagirre, Unai Muñoa, Aitzol Barandiaran, Josu Oiartzabal.
Urriak 27
Eibar. Coliseo antzokia 18:00etan: Amaia Agirre, Iker Zubeldia, Iñaki Zelaia, Arkaitz Oiartzabal, Ainhoa Agirreazaldegi eta Hodei Iruretagoiena.
Urriak 28
Zumaia. Maria eta Jose ikastetxea 17:00etan: Ekaitz Goikoetxea, Aitor Sarriegi, Jokin Uranga, Bixente Gorostidi, Iñigo Manzisidor Mantxi eta Joxe Urdangarin.
Azaroak 4
Tolosa. Usabal kiroldegia.
17:00etan: Aitor Mendiluze, Jon Maia, Nahikari Gabilondo, Ibai Esoain, Iñaki Apalategi eta Beñat Gaztelumendi.