‘Ratatouille’ haurrentzat

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 19a, 02:00

Remyk sukaldari frantziar famatua izateko ametsa du, bere familiak jarritako traba eta arratoiak gorroto diren lanbide batean arratoi izateak jartzen dizkion traben gainetik. Parisko jatetxe famatu bateko estoldetan bizi da Remy eta bertako sukaldean aritzeko aukera izango du. Gaur eta bihar ikusi ahal izango dira Brad Birdek zuzenduriko marrazki bizidun hauek, larunbat eta igandean, 17:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!