Oier Mendizabal Beotibarren sartuko da txapelketan, datorren astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 18a, 02:00

Atzelariek urte osoa egiten dute lauterdiko marratik nahiko aparte eta kaiolara ohitzen kosta egiten zaie. Mendizabal gustora dago aurtengo prestaketarekin eta neurri batean, baita lehen partidua atzelari baten aurka jokatzeagatik: ´aurrelariek airez eta erritmo bizia jartzen dute lauterdian eta lehen partiduan aurkari atzelari bat izatea ondo etorriko da`. Partidua Tolosako Beotibarren izango da, Mendizabalek urte guztian entrenatzen duen tokian, ´horren aitzakiarik behintzat ez dugu izango`, nabarmendu du.

Iaz, Asegarceko finalera
Airez gutxi jokatu arren, Mendizabal ondo moldatzen da lauterdian, ezker eskubi pelota oso ondo mugitu eta kolokatzen duelako batipat. Horren adibide da iaz egin zuen txapelketa. Berak esan bezala ´berde xamar hasi` baina poliki-poliki gora egin zuen hernaniarrak eta Asegarce adarreko finaleraino iritsi zen eta Aratz Mendizabali gauzak estu jarri zizkion. Aurten final laurdenetan elkartuko dira Asegarce eta Aspeko pelotariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!