Leitzatik abiatu eta Goizuetan izango dira bazkalordurako.
80 bat zaldun bilduko direla aurrikusi dute.
EUSKAL herri mailako zaldunen topaketa izango da larunbatean Leitza eta Goizueta artean. Leitzan goizeko 08:30etan egin dute zita eta gosaldu ondoren 09:00etan aterako dira Goizueta aldera. 13:00etan bazkaria egingo dute Goizuetako Umore Ona elkartean eta bertan zaldiei buruz berriketan ariko dira. 14:30etan Leitzara itzuliko dira. Arratsaldeko 18:00etan, ´espuela` botako dute Leitzan.
Bost urte dira topaketa hau egiten dela eta aurten Hernanitik gertu, Goizuetan egitea, egokitu da. Guztira 70-80 zaldun elkartuko dira. Ikusgarria izango da, Goizueta bezalako herri txikian hainbeste zaldun elkarrekin ikustea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!