IGANDEAN Nafarroa Oinez izango da Vianan Goiz eta arratsaldeko denetariko egitaraua izango da, egun pasa ederra egiteko. Gaztetxoenentzat pailazoak eta Betizu saiokoak ere izango dira. Musika gustoko dutenentzat denetariko musika eskaintza izango da: Des-Kontrol, Banda Batxoki, Lisabö, Kalapite, In Situ, Puro Chile, Idi Bihotz, Las Moscas Tronpeteras, Txutxin Ibañez eta Jalisko Band, Banda Batxoki, trikitilariak eta abar. Dantza, antzerki eta ipuin kontalariak ere izango dira. Igandeko Nafarroa Oinezen ateratzen den dirua Vianako Erentzun ikastolarentzat izango da, ikasle kopuruak gora egin du azken urteetan eta 0-3 urte arteko haurrentzako gelak ere egokitu dira. Hori dela eta azpiegiturak txiki geratu zaizkiela eta igandean biltzen duten dirua ikastola haunditzeko eta txukuntzeko erabiliko dute.
Autobusak
Doberak autobusa antolatu du Nafarroa Oinezera joateko. Txartelak 9 euro balio ditu. Erosteko Larramendi kalean elkarteak duen bulegora joan behar da. Bulegoko ordutegia 09:00-13:00/16:00-19:00. Autobusa 09:00etan aterako da, Atsegindegitik.
Lanean aritzeko laguntza
Nafarroa Oinezeko antolatzaileek jakinarazi dute jendea behar dutela, igandean arratsaldeko txosna turnoetan lan egiteko, postuetarako eta zainketa lanetarako. Animatzen denak telefono honetara deitu behar du: 948 446 265/ 688 609 913.