Enara Agirrezabala Espainiako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 17a, 02:00

Enara Arrizabalaga C.D. Hernanin dabilen atleta hernaniarra, Lorcan (Murtzian) izango da Espainiako Txapelketan. Frogak asteburu honetan izango dira eta Enara Agirrezabalak luzera jauzian eta 300 metrotan hartuko du parte. Kadete mailako atleta hernaniarrak Espainiako 6garren marka onena du, bere mailan; eta 300 metrotan 11garren onena. Enara Agirrezabala oso ilusionatuta dago asteburuko frogekin eta hau izango da bere bigarren aukera, iaz Espainiako mailara iritsi zen arren ez baitzuen zorte haundirik izan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!