Mendiriz Mendik urtero antolatzen duen mendizale astearen barruan argazki lehiaketa izaten da. Ostiralean bukatzen da epea, argazkiak aurkezteko. Argazki digitalak aurkeztuz gero, TIFF edo JPG formatoan aurkeztu behar dira, 300 ppp-ko erresoluzioarekin, eta CD batean ondo identifikatuta. Diapositibak ere aurkeztu daitezke. Hernaniko irudiak aurkeztuz gero non atera diren jarri behar da. Horrez gain, egilearen datuak ere eraman behar dira. Bulego ordutegia: astelehen, ostegun eta ostirala 20:00-21:00.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!