Inauterietako kartela egiteko oinarriak atera dira. Kartela entregatzeko epea abenduaren 3an bukatzen da. Kartela formatu digitalean nahiz paperezko euskarrian aurkeztu daiteke, paperezkoaren kasuan 38 zm. zabal eta 44 zm. luze izan behar ditu. Bi kasuetan ere ´Hernaniko Inauteriak 2008` izan behar du kartelaren goiburua. Sari bakarra izango da, 400 eurokoa irabazlearentzat. Lanak Biteri kultur etxean entregatu behar dira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, sinadurarik gabe eta kartazal itxi batean. Bertan egilearen izena, helbidea eta telefono zenbakia idatzi behar dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!