Arantxa izena dutenen topaketa

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 16a, 02:00

Arantxa izena dutenen topaketa izango da urriaren 28an, Arantzazun. Hernanitik autobusa antolatzekotan dabiltza eta jakinarazi dute interesa dutenek izena eman behar dutela, aste honetan zehar, Eguzki perfumerian. Egun horretan Arantzazun, meza eta bazkaria izaten dira. Bazkarirako aldez aurretik eman behar da izena eta horretarako ere Eguzki perfumeriara joan behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!