Goiz Eguzki zentro sozialak Iratxera irteera antolatu du azaroaren 3rako. Jakinarazi dute dagoeneko bi autobus bete direla eta hirugarren bat ere jartzeko asmoa dute, abenduaren 1ean joateko. Hirugarren autobus hori jarriko dute baldin eta 50 pertsonek izena ematen badute. Hori dela eta jendea animatu dute izena emateko. Aurreneko bi autobusetarako plazen zozketa urriaren 24an egingo da, arratsaldeko 16:30etan. Hirugarren autobuserako
plazen zozketa azaroaren 7an egingo da, 16:30etan. Irteeraren prezioa 30 eurokoa da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!