Gobernu Batzarra izango da gaur udaletxean. Bertan onartuko dira Buruntzaldeko udaletxeen artean urtero aurrera ateratzen diren euskararen inguruko kanpainak. Kanpaina horien artean daude, merkataritza sektore ezberdinetan (arraindegiak, fruta eta barazki dendak...) euskara bultzatzeko egin diren kanpainak, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina, begirale ikastaroak, eta abar. Horrez gain, Kutxa banketxearen funtzionamendua euskalduntzeko hitzarmenaz ere ariko dira. Gaur arratsaldeko 18:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!