SASKI-Naski azoka jarri dute egun hauetan, bertan liburuak daude aukeran, hartu eta etxera eramateko, debalde. Denetariko aukera dago azoka honetan, nobelak, saiakerak, gidak eta abar. Liburutegian soberan zeuden liburuekin osatu dute azoka eta garbiketa egiteaz gain, bazkideek aukeran dauden liburuak hartu ahal izango dituzte. Hori bai, liburutegitik atera aurretik lapurketen aurkako sistema desaktibatzea eskatu behar da, liburua eramaterakoan soinurik ez ateratzeko.
Saski-Naski azoka azaroaren 16ra arte izango da, astelehenetik ostiralera goiz eta arratsalde, eta larunbatetan goizetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!