Perretxiko argazki erakusketa Biterin, mikologia astearen barruan

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 16a, 02:00

PERRETXIKOAK biltzeaz gain perretxikoak hobeto ezagutzeko aukera ere izango da egun hauetan, Urretxa mikologia elkarteak, mikologia astearen barruan antolatu duen argazki erakusketari esker. Erakusketa ikusteko aukera urriaren 21a arte izango da, Biteriko pasiloan.
Ostegunean hitzaldia eta larunbatean Urdiainera Mikologia jardunaldiek ostegunean jarraituko dute Antton Melendezek perretxikoei buruz emango duen hitzaldiarekin, 20:00etan, Biterin. Larunbatean gaztetxoekin Urdiainera irteera egingo dute, perretxiko bila. Goizeko 07:30etan aterako dira Atsegindegitik eta eguerdi aldera bueltatuko dira. Izena gaur edo bihar eman behar da, 20:00-20:30etara, Urretxak Kale nagusian duen lokalean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!