AMHER elkarte multikulturalak emakume etorkinei buruz antolatutako Kulturarteko astea hasi zen atzo, Kubatik etorritako Son de Rio taldearekin. Atzoko eguraldi ona eta bolero, merenge eta halako doinuekin, Plaza Berri Kuba bihurtu zen arratsalde batez, dantzarako afizioa bakarrik falta. Ostegunetik igandera gehiago Jardunaldiek ostegunean izango dute jarraipena Isabel Holgadok emakume etorkinen inguruan emango duen hitzaldiarekin (19:30etan, Biterin). Ostiralean jaialdia izango da 17:00etatik aurrera, Atsegindegin; eta asteburuan argazki erakusketa, Plaza Berrin.