Xalaparta elkarteak urtero antolatzen du Aranora ibilia eta aurtengoa urriaren 28an izango da. Irteera goizeko 08:30etan izango da elkartetik, eta autobusean Besabiraino joan ondoren, handik abiatuko dira Aranora, goizeko 09:00ak inguruan. Aranoko Kontzejuan babarrun jana izango dute eta ondorenean toka txapelketa. Festa bukatu ondorenean, bueltarako autobusa ere izango da. Izen ematea zabalik dago elkartean bertan, bazkide eta ingurukoentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!