Xake txapelketa herrikoia hasiko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 14a, 02:00

Zumitzan emango zaio hasiera gaur arratsaldeko 16:00etan Xake txapelketa herrikoiari. Bederatzi partida jokatuko dira gaur: Arkaitz Bereziartua/Jose Luis Madina; Eneko Martiarena/Sito; Jon Altuna/Andreas Zilm; Fernando Esnaola/Ibon Ramos; Fermin Iglesias/ Breogan Estevez; Lander Berrueta/Javier Blanco; Ibon Estibariz/Mikel Apezetxea; Iñaki Erdozio/Beñat Murua eta Josu Azkue/Magi. 19 xakelarik eman dutenez izena, astero batek atseden hartu beharko du, gaur beste inor apuntatzen ez bada behintzat. Gaur atseden hartuko du Ixidro Esnaolak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!