atzoko partiduan gertatzen zena gertatuta ere, Hernanik lider jarraituko zuela genion atzo Kronikan, baina talde zuriberdeak erakutsi nahi izan zuen lider sendoa dela eta luzaroan hortxe jarraitzeko asmoa duela. 3-0 irabazi zion talde ona duen Urnietari.
Lehenengo zati oso ona
Bi taldeek duten maila ona erakutsi zuten lehenengo zatian. Partidua orekatua eta borrokatua izan zen eta hasieratik ikusi zen goiko postuetan ez daudela kasualitatez, ez bata eta ez bestea. Jokua bi taldeek jarri bazuten ere, golak etxeko taldeak jarri zituen eta lehenengo zatia amaitzerako 2-0 zijoazen aurretik, Naia eta Garazik sartutako golei esker.
Bigarren zatian lasaiago
Bigarren zatian etxekoak zertxobait relajatu egin ziren eta partiduak ez zuen lehenengo zatian izandako diztirarik izan. Hala ere, bi taldeek gauza onak egiten jarraitu zuten eta horietako bat izan zen Olaiak sartutako hirugarren gola. Aukera gehiago ere izan zituzten, batipat zuriberdeek, baina markagailua ez zen mugitu. Atzoko garaipenarekin Hernani liderrago da, jokatutako bost partiduak irabazita, 15 punturekin eta are garrantzitsuagoa dena, talde itxura oso ona emanda.