Julian eta Niko musean eta tutean txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 14a, 02:00

Elizatxo elkartean bi txapelketa jokatu dituzte, baina txapeldun berak izan dira, bai musean eta bai tutean. Julian eta Nikok ez dute kontrariorik izan. Bigarren musean Miguel eta Manolo gelditu dira eta tutean, Felix eta Javi. Ostegunean banatu zituzten sariak Elizatxo elkartean, 36garren urteurreneko afariaren ondorenean. 50 bat lagun elkartu ziren afaritan eta primerako giroa izan zuten. Afaria hasi bai, baina ´ezin bukatu` izan omen zuten festa, jendeak nonbait presarik ez baitzuen etxera joateko. Argazkian, sarituak eta elkarteko arduradunak ageri dira umore onean, elkarteko sarreran bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!