Zikuñako Ama zikloturista taldeko zuzendaritza berriak Txantxangorri elkartean egin du lehen bilera, urriaren 9an. Argazkian ageri da zuzendaritza berria: Ana Elosegi, Jokin Arregi, Patxi Exposito, Txemari Trantxe, JJ Sansinenea, Cesar Rodriguez (lehendakaria), Felix Etxeberria eta Pedro Navarro. Lehen bileran zenbait lan aztertu zituzten: Udalari lokala eskatzea, diru laguntzak eskatzea, bazkideen informazioa eguneratzea, berriei federazioko fitxa egitea, kirol materialerako diseinu berria aztertzea eta bizikletarekin lotutako eskola kirola aztertzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!