Mendizale Astea antolatu du aurten ere Mendiriz Mendi elkarteak, eta azaroan izango bada ere, Diapositiba eta Argazki lehiaketarako lanak datorren ostirala aurretik utzi behar dira Mendiriz Mendiko bulegoan (Iturregi plazan). Argazkiak ikusi eta sariak banatu, azaroaren 16an egingo dira, Biteriko emanaldian. Hauek dira arauak: ñ Partaideek izen abizenak, helbidea, telefonoa eta aurkezten dituzten diapositiba edo argazki digital kopurua idatzi beharko dituzte. ñ Argazki digitalak CD batean aurkeztu beharko dira, kalitate haundiko TIFF edo JPG formatuan, 300 ppp erresoluzioan eta MB tamaina mugarik gabe. CDa ondo identifikatu beharko da. ñ Hernaniko irudiak zein lekutan atereak diren azalduko da.
Bi modalidade
Guztira sei sari banatuko dituzte eta pertsona bakoitzak ezingo du sari bat baino gehiago jaso. Diapositiba modalidadean: Mendia eta paisaia eta Hernani eta ingurua. Digitalean: Herrikoiena, Mendia eta Paisaia eta Hernani eta Ingurua. Bilduma hoberena ere sarituko da guztien artean.
Egitaraua
- Azaroak 6, 8 eta 10. Argazki digital ikastaro teoriko praktikoa.
- Azaroak 9. Umeentzako eguna: domina banaketa eta jai berezia Biterin.
- Azaroak 12. UDA ALPINOA Josune Bereziartuk Ordesan egidako eskalada.
- Azaroak 13. TOLOÑO ETA KANTABRIAKO MENDIKATEA: ARABAR ERRIOXAKO BEHATOKI NATURALAK Patxi Sanchez-Dehesa. Arabar Errioxa.
- Azaroak 14. MONT BLANCeko MENDIGUNEAN ALPINISMOA Mikel Saez de Urabain. Mont Blanceko pareta ezberdinetan egindako eskaladak.
Azaroak 15. HERNANIARREN EGUNA:
- Opor lasai batzuk txirringaz (hernaniar batek egindako bidaia).
- Argentina eta Txile txirringaz (Sonia Rodriguez eta Victor Goikoetxea). - Azaroak 16. XXVIII ARGAZKI LEHIAKETA
- Azaroak 18. Mendi Irteera: Santa Eufemia-Lekeitio. Bazkide eguna.
Oharra: Proiekzio guztiak arratsaldeko 19:30etan izango dira, Biteri kultur etxean.