Spinning, Body training eta Indoor walking saioak, gaur, debalde

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 13a, 02:00

Kiroldegian gaur kirola debalde egiteko aukera izango da. Goizeko 09:30etan Indoor walking saioa izango da; goizeko 10:30etan Body training saioa; eta 11:30etan, Spining saioa. Kirol Patronatuak jakinarazi du plaza mugatuak izango direla. Saio hauek froga moduan ari dira egiten sistema ezagutarazteko. Saio hauek larunbatero egiteko asmoa dute, eta parte hartu nahi duenak 15 euro ordaindu beharko ditu hilero. Horren truke larunbatero nahi adina saiotan ibiltzeko aukera izango da, plazarik izanez gero.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!