Asteburuan hasi dira berriro ere Biteriko zine saioak. Helduentzat La Jungla 4.0 jarriko dute, Bruce Willis aktore nagusi duen akziozko filma. Filma izenburu bereko beste 3 pelikulen jarraipena da. Oraingoan John McClane detektibeak hacker gazte baten plan maltzurrak saihestu beharko ditu. Filma gaur arratsaldeko 19:30etan eta gaueko 22:30etan jarriko dute; eta bihar arratsaldeko 19:30etan. Bestalde, haurrentzat, Shrek Tercero filma jarriko dute. Hau ere izen bereko beste bi filmen jarraipena da. Animaziozko pelikula honetan Shrec Harold erregearen ordezkoa bilatu beharko dute, Harold erregea hiltzera baitoa. Bilaketa horretan hamaika abentura biziko dituzte. Filma gaur eta bihar jarriko dute, arratsaldeko 17:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!