‘Adarraren magaletik’ da erakusketaren izenburua, Adarra mendiari egindako omenaldi txiki bat.
AITOR Ruiz de Egino artista hernaniarraren lanak ikusteko aukera izango da egun hauetan Donostian, Kutxa Boulebard aretoan. Erakusketari Adarraren magaletik izenburua jarri dio Ruiz de Eginok, erakusgai jarri dituen eskultura eta koadroetan Adarra mendiari erreferentzia egiten baitzaio forma askotan. Erakusketan aluminioz egindako formato haundiko piezak eta zeramikazko piezak ikus daitezke. Horrez gain pintura eta aluminioz osatutako koadroak ere badaude. Erakusketa hilaren 21a bitartean ikusi ahal izango da, egunero: 11:30-13:30 eta 17:00-21:00.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!