Xake txapelketa herrikoiaren lehenengo partidak bihar arratsaldean Zumitzan

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 13a, 02:00

19 xakelarik eman dute izena eta bihar 9 partida jokatuko dira. Partidak bihar, arratsaldeko 16:00etan hasiko dira.

BIHAR arratsaldean jarriko da martxan Zumitzan Xake Txapelketa herrikoia. Lehenengo jardunaldian 9 partida izango dira eta jokalari batek atseden hartu beharko du. Hala ere, txapelketa herrikoi honen helburua ahalik eta partida gehien jokatzea denez, zenbakia borobildu nahi dute antolatzaileek. Beraz, norbaitek nahiko balu bihar, Zumitzan bertan, apuntatzeko aukera izango du, 16:00etatik aurrera.

Partidak Zumitza tabernan

Txapelketa honetako partidak Zumitza tabernan jokatuko dira igande arratsaldetan. Bihar lehenengo erronda izango da eta abendura bitartean beste 6 igandetan izango dira partidak: urriaren 21 eta 28an, azaroaren 11, 18 eta 25ean eta abenduaren 2an. Biharko partidak honakoak dira:

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!