Hernani-Gernika derbi interesgarria ligari hasiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 13a, 02:00

Bihar 12:00etan Landaren hasiko du liga Ohorezko B mailako taldeak bizkaitarren aurka. Baja dexente ditu etxeko taldeak.

BIHAR hasiko da errugbiko denboraldi ofiziala Landaren euskal derbi interesgarri batekin, Ohorezko B ligako partiduan Hernanik Gernika hartuko baitu eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Hirugarren denboraldia

Ohorezko B mailan Aurtengoa hirugarren denboraldia izango du Hernanik Ohorezko B mailan eta aurreko urteetan egindakoa ikusita, esan daiteke kategoriako talde indartsuenetakoa izango dela aurten ere. Orain bi urte, kategorian berria izanik 4garren postuan amaitu zuten liga. Iaz berriz liga 2garren amaitu ondoren, Ohorezko mailara igoerako play offa jokatu zuen Sevillako Monte Cienciasen aurka eta aurten ere hor izango dute ikusmuga hernaniarrek, baina HCRn ohikoa den bezala burua galdu gabe eta hankak lurrean dituztela. Hernani-Gernika hasteko Ligari hasiera emateko partidu gogorra izango dute hernaniarrek bihar, asko erreforzatu den Gernika hartuko baitute Landaren eguerdiko 12:00etan. Egoera ezberdinean iritsiko dira bi taldeak biharko partidura. Etxekoei dagokienez, baja ugari dituzte, ligako lehen partidua izan arren, enfermeria nahiko beteta baitago Landaren lesioak direla eta. Gainera lesionatu gehienak atzeko postuetakoak dira eta postu horietara oso ohituta ez dauden jokalariek aritu beharko dute bertan. Bestetik Oier Garmendia ere ez da bihar Landaren izango, Espainiako selekzioarekin konbokatuta baitago. Gernanikak aldiz, taldea 4 argentinarrekin erreforzatu du eta horrek erakusten du, bizkaitarrek igotzeko helburua jarri dutela aurtengo denboraldirako eta lehen partidura garaipenaren bila datozela.

Zaleen beharra

Landaren Guzti hauek partidu gogorra eta zaila bilakatu dute biharkoa eta klubak animatzera jaisteko deia luzatu nahi die zaleei, lehenengo partidutik aurten ere Landare zelai zaila bihurtu dedin bisitarientzat. Partidua eguerdiko 12:00etan izango da Landaren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!