Argazki lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 13a, 02:00

Mendiriz Mendi elkarteak aurten ere Mendizale astea antolatu du azaroaren 6tik 18ra bitartean. Batetik, urteroko argazki lehiaketa izango da eta jakinarazi dute argazkiak entregatzeko epea urriaren 19an bukatzen dela. Gaia librea izango da eta diapositibak edo argazki digitalak aurkeztu ahal izango dira. Gehienez 6 argazki entregatu ahal izango dira eta gutxienez 3. Argazki digitalen kasuan 300 ppp-ko erresoluzioan eta TIFF edo JPG formatuetan aurkeztu ahal izango dira (tamaina mugarik ez dago). Hernaniko irudiak zein lekutan atera diren ere zehaztu beharko da. Argazkiekin batean egilearen izen-abizenak, helbidea, eta telefonoa jarri behar dira. Diru saria eta trofeoak izango dira modalitate ezberdinetako txapeldunentzat. Saribanaketa azaroaren 16an izango da. Argazkiak astelehen, ostegun edo ostiraletan eraman behar dira, 20:00etatik 21:00etara Mendiriz Mendiko bulegora (Iturregi plaza).


‘Argazkilaritza digitala’ ikastaroa

Mendizale Astearen barruan argazkilaritza digitala ikastaroa antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak, azaroaren 6tik 10era. Ikastaroa debalde izango da eta bazkideek lehentasuna izango dute. Izena emateko epea urriaren 22tik 29ra egin behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!