Seniorrek gaur hasiko dute denboraldia, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 13a, 02:00

Partidua arratsaldeko 18:15etan izango dute. Kadeteek ere jokatuko dute, Azpeitian.

hernaniko senior taldeak gaur hasiko du denboraldia, Eibarko Novamark taldearen kontra. Hernaniko senior taldea senior kategoriara igo berria da, iaz jubeniletan ibili baitziren. Ibon Alkorta entrenatzaile berriak adierazitakoaren arabera, igo berriak direnez ez dakite zer aurkituko duten aurtengo denboraldian. Hala ere, Novamarken inguruko erreferentzi pare bat baditu entrenatzaileak, eta azaldutakoaren arabera iazko denboraldian mailaz igotzeko fasean sartu ziren. Beraz, partidu gogorra aurreikusi dute. Helburuengatik galdetuta, entrenatzaileak dio aurtengo asmoa dela jokalariak gozatzen jarraitzea eta maila berrira moldatzen hastea. Ia gaur zorterik baduten. Partidua arratsaldeko 18:15etan izango da, kiroldegian.

Kadeteek ere bai

Kadeteek ere gaur jokatuko dute, Caldereria Zaheren kontra. Goizeko 11:30etan, Azpeitiako kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!