Hernaniko gola Aritz Lujanbiok sartu zuen penaltiz, aurreneko zatian.
HERNANIK azken minutuan galdu zuen atzo Aurrera de Ondarroaren kontra jokatutako partidua. Hernanik partidurik galdu gabe zeramakien denboraldia eta hau izan da beraz galdu duen aurreneko partidua.
Hernanik berdinketarekin etxera joango zela uste zuenean sartu zuen gola Ondarroak, azken minutuan.
Partiduaren aurreneko zatia hernaniarrena izan zen, eta txuri berdeek golak egiteko aukera bat baino gehiago izan zituzten, baina azkenean Aritz Lujanbiok, 45garren minutuan sartutako penaltiarekin konformatu behar izan zuten. Aurreneko zatia markagailua 1-1 zela bukatu zen.
Bigarren zatia estuagoa izan zen eta bi taldeek izan zituzten aukerak. Aipatzekoa da, bigarren zatian Torres aurrelaria lesionatu egin zela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!